Logotipo Euskal Zirku Elkartea

Euskal Herriko zirko maitaleen eta profesionalen gunea

📃

Manifestua

Euskal Zirku Elkartea (EZE) 2019ko urtarrilean sortu zen, Euskal Herriko zirku-artisten kolektiboari babesa eta ikusgarritasuna emango dion sare sozial eta profesional bat sortzeko beharrak bultzatuta.

Elkarte gisa hauek dira gure lehentasunak:

  • Bazkideek elkartzeko, formakuntzarako eta sorkuntzarako erabili ahal izango dituzten gune komunak sortzea.
  • Zirku-prestakuntzako espazioen artean komunikaziorako eta lanerako ildo bateratuak sustatzea.
  • Sektoreari zuzendutako laguntza, diru-laguntza eta estatu zein Europa mailako proiektuen informazio eguneratua ematea.
  • Erakunde eta entitate kultural publikoen aurrean kolektiboa ordezkatzea.
  • Beste lanbide artistiko batzuekin alderatuta gure lanbidearen behar espezifikoak ikusarazteko borrokatzea, betiere gure diszipinartekotasuna eta izaera anitza defendatuz.

EZE Circo Red Espainiako Zirku Profesionalen Elkarteen Federazioan dago.

🎪

Helburuak

1

Zabaldu

Zirkuko arteak sustatzea Euskal Herrian kultura-adierazpen gisa.

2

Bildu

Zirkuko arteen sektoreko profesionalak biltzea eta artikulatzea.

3

Sustatu

Zirkuko arteak zabaltzea, sustatzea eta normalizatzea, modalitate guztietan.

4

Kokatu

Zirkuko arteak ezinbesteko gertakari kultural gisa kokatzea, beste arte eszenikoen mailan.

5

Bultzatu

Prestakuntza-, sorkuntza-, ekoizpen-, hedapen- eta administrazio-arloetan eragina duten ekimenak bultzatzea.

6

Defendatu

Sektoreko profesionalen eskubideak defendatzea.

7

Jardun

Autonomia-erkidegoko eta estatuko erakunde eta entitateekin solaskide gisa jardutea.

8

Zabaldu

Lanbide arteko laguntza-sareak sustatzea.

🤹‍♀️ Informazio gehiago

EZEk 3 eta 7 pertsona arteko batzarra du, eta guztiek modu horizontalean egiten dute lan. Hilero biltzen da bazkideen eta elkartearen beraren beharretatik sortzen diren gaiak aztertzeko.

Bestalde, bazkideak hainbat lan-batzordetan banatzen dira, arlo espezifikoetan lan egiteko eta ondoren, horien guztien artean sinergiak sortzeko.

Batzordeak:

  • Bazkideak erakartzea
  • CircoRed
  • Komunikazioa
  • Dekalogoa
  • Topaketa
  • Euskara
  • Espazioak 
  • Prestakuntza 
  • Generoa 
  • Sare sozialak 
  • Diru-laguntzak

EZE Euskal Herrian zirkua maite duten pertsona fisikoen eta profesionalen elkartea da.

Bidali e-maila eze.elkartea@gmail.com helbidera edo bete hurrengo inprimakia eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.

👋 Kontaktua

📣 Berriak