Circored-eko biltzarra
📅 31/01/22
Azaroaren 23 tik 26ra bitartean Gran Canariako Las Palmas hirian burutu zen Circored-en bosgarren kongresuan parte hartu genuen. Jarduera guztiak Kabildoan eta Guiniguada antzokian egin ziren.
Astearte goizean Circored osatzen duten estatuko elkarteen ordezkarien batzarrera joan ginen eta jarraian, urteroko batzar nagusian izan ginen. Bertan, 2022rako planteatzen diren lan-ildoak eta helburuak partekatu genituen.
2021 urtean zehar gauzatutako jarduerak laburbildu ziren urrian Fuenlabradan (Madril) egin zen CircoMarket nabarmenduz.
Arratsaldean inauguratu zen ofizialki bosgarren Kongresua eta Denok gara CircoRed mahai- inguruan parte hartu genuen; federazioari atxikita ez dauden pertsonekin partekatzen dugun hausnarketa eta eztabaidarako gune irekia.
Eguna amaitzeko, Luis Monzón kanariar artistaren Work in Progress-a aurkeztu zen; "Chinagua-chinlu- chinná" lana, alegia.
Asteazkenean, Leandro Mendoza, Reuseko Trapezi azokako zuzendariak Cuestiones sobre el Circo en el Estado, realidades y estrategias aurkeztu zuen.
Arratsaldean mahai-ingurua egin zuten Daniel Nogueira fisioterapeuta, Tinga Tinga pailazoa, Oscar OX malabarista eta Rebecak. Horiek guztiek garrantzi handiko gaiei buruzko ikuspuntuak eman zizkiguten, hala nola elikadura, zainketa pertsonalak, lesioak, atsedenaldiak eta gorputza indartzeko eta gure errendimendua hobetzeko entrenatzeko moduak.
Jarraian, Rosa Colel eta Marta Sitjaren eskutik Zirku Jaialdietarako parekotasunari buruzko jardunbide egokien gida aurkeztu zen. Aurkezpen oso interesgarria eta sektorean berdintasuna lortzera bideratua ( ikuskizunen programazioan, roletan, etab).
Amaitzeko, Francesca Merisio artista kanariarraren Work in Progress ikusi ahal izan genuen, «Harmonia» lana hain zuzen ere.
Osteguna "Zirkuaren historia" mahai-inguruarekin hasi zen. Bertan, penintsulako hastapenak pixka bat gehiago ezagutzeko aukera izan genuen Karoli, Brian Rodriguez, Miss Cirquera eta Eva Lunaren ikuspuntutik.
Goiz horretan bertan Brian Rodriguezen Zapatos Nuevos izeneko dokumentalaz gozatzeko aukera izan genuen. Dokumentalak historiako pailazo garrantzitsuenetako asko elkarrizketatu ditu.
Arratsaldeko azken jarduera Pechakucha Cirquero izan zen. Bertan, elkarteetako ordezkariek aurkezpen bat egin behar zuten 3 minututan "Zer ematen dio Circoredek zure elkarteari?" gaiaren inguruan. Eta "zer ekarpen egitea gustatuko litzaizuke?" Izenburupean.
Ostiralean kongresua amaitzeko, "Cafuné اde cia" ikuskizunaz gozatu genuen. Du 'K' to.
Horrela igaro zen Circoredeko bosgarren Kongresua, pozgarria izan da horren parte izatea eta espero dezagun topaketa hauek sektorea batu eta indartzeko balio izatea...
Gora Zirkua!