☝️ Neuri buruz
La Glo Zirko eta Dantza konpainiaren zuzendaria, zirku-artista eta aireko akrobata da. 2005ean jaio zen bere lehenengo zirku-konpainia: Azulkillas. Eta, hamar urte geroago, dantza bertikalaren Euskal Herriko lehenengo konpainia sortu zuen.
Gizarte Heziketan lizentziaduna da. Hamabi urte baino gehiago daramatza dantza eta zirkua ikasten. Gaztetatik ekin zien aireko akrobaziei.
Gero, dantzarako grina piztu zitzaion eta ikasten jarraitu zuen, ikastetxe ospetsuetan. Besteak beste, honako hauetan: Brasileko Eskola Nazionala, Kubako Eskola Nazionala eta Carampa Eskola, Madrilen.
Gainera, bere prestakuntza osatzeko, zenbait egonaldi eta graduondoko egin zituen Frantzian eta Belgikan. Orduan hasi zen dantza bertikalarekin eta arnes-dantzarekin harremanetan.
Prestakuntza amaituta, Dantzaka Zirko Espazioa zirku-eskola zabaldu zuen, Bilbon —izan ere, pedagogia da Gloriaren beste grinetako bat—.
Azken urteotan, zirkua alde batera utzi gabe, dantza bertikalera bideratu du bere karrera, eta horretan oso fokuratuta egon da: hortxe aurkitu du bere pasio berria. Era berean, estatuko eta nazioarteko zenbait jaialditan ibili diren dantza bertikaleko hiru ikuskizun zuzendu, sortu, ekoitzi eta koreografiatu ditu, eta site specifics batzuk ere bai.
📌 Daramadan proiektuak
- 📣 Konpainia: La Glo Circo
- 🤹♀️ Eskola: Dantzaka Zirko Espazioa
- 🤸♀️ Espacio: Dantzaka Zirko Espazioa