🤹 Kideak
Alejandro González Vega
Inés Delgado Gracia
Keko Salvador martin
Garazi Pascual Esnaola
Oscar Ortiz Güemes
Xabier Larrea Principe
Mikel Pikatza Rodríguez
Asvin Lopez Etxarri
Rodrigo Lacasa Montes
María Salmerón Torres
Gloria Peón Torre
Iñigo Arroyo Gutierrez
Ariñe Azkue San Emeterio
Gari Muñoz Otaegui
Irati Gonzalez Jaimerena
Agurtzane Telleria Larrañaga
María Garaizabal Larrazabal
Shakti Olaizola Calderón
Izaskun Rueda Sancho
Sara Álvarez Iglesias
Leire Mesa Ramirez
Mailén Mansilla
Javi González Paradela
Koldo Arakistain Irazusta
Javier García Pérez
Oscar Páez Garriel
Begoña Peñaranda García
🎪 Familia

Airean akrobazia elkartea
Aire akrobaziak, hula hoop-ak, orekak, zirkuko beste ekintzak lantzen ditugu.
Informazio gehiago: Esteka 1

Airean akrobazia elkartea
Aire akrobaziak, hula hoop-ak, orekak, zirkuko beste ekintzak lantzen ditugu.
Informazio gehiago: Esteka 1

Barré
2006an sortutako konpainia. Egunerokotasunaren zirkua da konpainia definitzen duen esaldia. Kreazio guzti-guztiak leku ulergarriago batetik publikoarengana hurbiltzea bilatzen dute, zirkua eguneroko egoera eta objektuetatik gozatzeko aukera emanaz. Keinu-antzerkiaren lengoaia unibertsalaz baliatzen dazeregin horretarako.
Informazio gehiago: Esteka 1

Berdinki Zirku Garaikide Konpainia
Berdinki 2019. urtean sortu zen konpaina. Feminismoaren korrontetik gertu kokatzen dugu geure izaera indibiduala. Berdintasuna oinarrizko baloretzat hartuta erlazionatzen saiatzen gara gure ingurukoekin eta ingurunearekin. Horregatik = ikurrarekin identifikatzen gara. Berdintasuna ez bakarrik generoaren alorrean, bakarrik, hitzaren zentzu zabalenean hartuta baizik, arraza, maila ekonomikoa, adina, altuera, gaitasuna, orientazio sexuala…. ere bada. Azken finean bizitzaren aberastasuna aniztasunean datzala uste dugu eta aniztasun horretan denok berdinak garela. Zirkuaren bidez berdintasunera bidean egiteko dagoen lana ikusarazteko sorturiko konpainia da Berdinki.

Dantzaka Zirko Espazioa
Dantzaka es un espacio único en Bilbao, en el barrio de San Francisco donde ofrecemos cursos regulares, intensivos y formaciones de circo tanto para adultos como para los más peques. Trabajamos diferentes disciplinas como; acrobacias aéreas, acroyoga, zirko en familia, zirko infantil y circo juvenil, clown, danza contemporánea, yoga, air yoga, pilates…
Informazio gehiago: Esteka 1

Dantzaka Zirko Espazioa
Dantzaka es un espacio único en Bilbao, en el barrio de San Francisco donde ofrecemos cursos regulares, intensivos y formaciones de circo tanto para adultos como para los más peques. Trabajamos diferentes disciplinas como; acrobacias aéreas, acroyoga, zirko en familia, zirko infantil y circo juvenil, clown, danza contemporánea, yoga, air yoga, pilates…

Zirkun Zirko Eskola
Getxo, Bizkaian kokaturiko haur zein nagusiei zuzenduriko zirku eta yoga eskola da Zirkun Zirko.
Informazio gehiago: Esteka 1

Txitatoki Urdaibai zirko eskola
Gernikan dago, urdaibairen bihotzean kokaturiko zirku eskola. Talde honek artista, pedagogo eta gizarte-hezitzaile ugari bildu zituen, urdaibaiko pertsona guztientzat jarduera artistiko eta sozio-hezitzaile bat eskaini ahal izateko, adin eta maila guztietarako.

Eskoriatzako Gimnasioa
Aire akrobaziak, hula hoop-ak, orekak, zirkuko beste ekintzak lantzen ditugu.
Informazio gehiago: Esteka 1

Aiur espazioa
Gorputz-arteen zentroa (zirkua, yoga, zirkoyoga, aireko yoga...)
Informazio gehiago: Esteka 1

Garazi&Cia
2017an sorturiko zirku garaikideko konpaina. kablearen gaineko oreka diziplina nagusi. Formatu laburreko numeroak lantzen ditu, baita gorputz eta musika lenguaia ezberdinetako ikuskizunak.
Informazio gehiago: Esteka 1

Joven FK
Lan mundurra bideratutako 10-18 urte bitarteko ikasleek osatutako konpainia. Diziplina nagusiak: akrobazia, dantza, airekoak eta porteak. Dali bergamaschik eta maria garaizabalek zuzenduak.
Informazio gehiago: Esteka 1

Karola Zirko Espazioa
Bilboko Zorroaurren kokaturiko industria pabilioia, arte eszeniko desberdinak entrenatzeko egokitua, hala nola zirkua, dantza, antzerkia, musika... Sorkuntza prozesuetarako, ikastaro intentsiboetarako eta talde-entrenamenduetarako espazioak erreserbatzeko aukera ematen dugu.
Informazio gehiago: Esteka 1

Kolektivo Konika
Talde hau komunitatean elkartzeko beharretik sortu zen, artista gisa sortu eta garatzeko eta porte akrobatikoen diziplinan arakatu ahal izateko. Candela casas, elisa strabioli, greta marí, mar-i-cel borrás, michela fiorani eta shakti olaizola gara. Bilbo, bartzelona, konpostelako donejakue eta italia artean bizi garen sei akrobata. Bakoitzak bere ibilbidea egin du zirkuaren munduan, eta orain elkartu egin gara gure pasioa partekatzeko eta euskadi eta katalunia arteko proiektu hau aurrera eramateko.

La Fabrika
Leioako Zirku Eskola. Akrobazian espezializatuak.

La Factoria del Aire
Burgosko Gamonal auzoan dagoen Zirku Gunea. Hiru konpainiaren egoitza izateaz gain, hainbat ikastaro egin genituen, bai hastapenekoak, bai profesionalentzakoak.

La Glo Circo
“La Glo Circo” aire eta dantza bertikaleko artisten konpainia da, Gloria Peón Torrek sortua eta zuzendua.
Informazio gehiago: Esteka 1

Maite Guevara
Maite Guevara klown konpainia erreferenteetako bat da Euskadin. Clown ikuskizunak puri-purian proposatzen ditu. Joko fisikoaren, iruditeriaren eta emozioen bidez, adin guztietako publikoarekin konplizitatea lortzen du. Hizkuntza barregarria eta paregabea izugarrienarentzat ere. Areto eta kalerako ikuskizunak, publiko guztiarentzat eta publiko helduarentzat.
Informazio gehiago: Esteka 1

Malas Compañías
Malas Compañíasek 15 urte beteko ditu 2022 zirku ikuskizunak eskeintzen. Ibilbide honetan asko izan dira taldearen parte izan diren artistak eta 8 izan dira ekoiztutako ikuskizunak, Klown-a, umorea, zirkua eta kale-antzerkia elkartzeko estilo propioa garatu dugu urte hauetan eta gure lanak Euskal herria, Espainia eta Europatik barna bidaiatu dute.
Informazio gehiago: Esteka 1

Orain-Bi
2019. urtean Rodrigo Lacasa eta Sara Álvarez aletsuek sortutako konpainia da. 2021. urte honetan bere lehen ikuskizuna sortzen ari da eta 2022. urtean plazaratuko da; hainbat diziplina nahastuko dira, hala nola eskuz-eskukoa, pertxa, aireko akrobazia eta umore asko.
Informazio gehiago: Esteka 1

Rojo Telón
Rojo telón 2015 urtean hasi zen lanean, haiek naiz/soy ellas lanarekin, agurtzane intxaurragaren zuzendaritzapean. Konpainiaren bigarren ikuskizuna den "nudo" ikuskizunerako maría salmerón gehitu da, zuzendaritzan aritza rodriguez, zuzendari-laguntzaile iraitz lizarraga eta airekoen teknika-zuzendaritzan arkaitz jimenez dituela.

Sarini Zirko
Zirkuko konpainia berri hau 2018an jaio zen banakako ikerketa artistiko baten ondorioz eta 2019an estreinatutako "txoriak txori" ikuskizunaren bidez atera zen argitara.
Informazio gehiago: Esteka 1

Tantai Espazio
Kokapena, beikoibarra kalea 33, 11, Gernika. Arte eszenikoak sustatzeko gunea. Ikastaroak, egoitza artistikoak, emanaldiak, hitzaldiak, ekitaldiak... eskaintzen dira.

The Funes Troup
The funes troup 2013ko maiatzean sortu zen, sarritan euren bizitza artistiko eta pertsonalean topo egin duten hiru konpainia ezberdinen batasunetik. Topaketa ugari horiek adiskidetasun-oinarri on eta sendoa ekarri zuten, eta arte-proiektu komun bati bide eman zioten. Bere lehen ikuskizunak "Funes van" izena izan zuen eta bigarren sorkuntzak "aukerak". Malabaristak, akrobatak, orekariak eta clownak dira berdinik gabeko hiru pertsonaia horiek!!!
Informazio gehiago: Esteka 1

Tiritirantes Circo Teatro
“Tiritirantes circo teatro” zirku konpainia bat da; euren ikuskizunetan magia eta clowna nahasten dituzte. 2010ean sortu zen eta euskaraz zein gaztelaniaz hainbat ikuskizun plazaratu ditu, estatikoak zein kalejira modukoak.
Informazio gehiago: Esteka 1

Tutik Clowns - Gari, Montxo eta Joselontxo
Tutik clowns - Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak, zirkuko hirukote komikoa osatzen dute: azkarra den aurpegi zuriduna, arroa baina tuntun samarra den lehengo augustoa eta inozentea eta naifa den bigarren augustoa. Musika zuzenean joaz, eta betiko esketx zaharrak gaurkoratuz eta berrituz, ikusle guztien barrea lortzen dute. Europako pailazo hirukote onena!
Informazio gehiago: Esteka 1

Twisting the balance
Tradizioko garaikideko zirku konpainia bat da, testuinguru sozial eta kulturaletara jo nahi dueña; bertatik eraikiz, elkartzeko eta polisaren ordena eteteko aitzakia gisa balio duten zirkuko esperientziak sortzeko. Harremanak sortzen dituen eta komunitatea sortzen duen elkarrizketari esker bizi da proiektua; pentsatu eta orro egiteko bideak zablatzen dizkigu.
Informazio gehiago: Esteka 1

Txirriski Mirriski
2011n hasi nintzen emanaldi informal batzuk egiten eta horrek bultzatu ninduen familiarteko publiko bati zuzenduriko ikuskizun profesionalago bat sortzera, urte hauetan etengabe egin dudana haurren jai eta ekitaldietan. 2017an honey batu eta elkarrekin kaleko magiako ikuskizun berriak sortu genituen , eta oraintxe bertan amaitu dugu mentalismoari eskainitako azken sorkuntza.
Informazio gehiago: Esteka 1

Zirko Txosko
Zirko txosko konpainia eusko-galiziarra, óscar páez eta ariñe azkue-k osatzen dugu. Gure konpainiaren inspirazio-iturria, gauregungo gaiak dira. Clown-a eta akrobaziaren bidez, genero-berdintasuna edo norberaren zailtasunei aurre egiteko garrantziaren inguruko hausnarketara eraman nahi dugu publikoa.
Informazio gehiago: Esteka 1

Zirkodomoa Barakaldo
Zirkodomoa Euskal Herriko lehen zirku karpa iraunkorra da, Bertan zirkua ardats hartuta proiektu sozio-hezitzailea eta artistikoa daramagu aurrera. haur eta helduentzako zirko eskola, gazteentzako jarduera artistikoak, sorkuntza dinamika profesionalak, Kale-antzerki jaialdi baten antolakuntza dira gure jarduera nagusiak.

Zirkozaurre
Zirkozaurren esperientzia handia dugu zirkuaren irakaskuntzan. Hainbat diziplinatako irakasle kualifikatuak ditugu, eta gure prestakuntza-eskaintza gustu eta behar guztietara egokitzen da. Zirkuko hainbat diziplinatako ikastaroen eskaintza luzea eskaintzen dugu (aireko eta lurreko akrobaziak, bertikalak, akroportak, zirkuko mix-a). Malabare, mugimendu eta akrobazia laborategi iraunkorra ere badugu. Zirku tailerrak, eskolaz kanpokoak, masterklaseak, udako ikastaroak eta enpresentzako tailerrak ere eskaintzen ditugu.
Informazio gehiago: Esteka 1

Zirkozaurre
Zirkozaurren sortzea gustatzen zaigu eta horregatik dugu konpainia propioa. Gure lehen ekoizpenek 2014an ikusi zuten argia: «Vademekun», «More» eta «Kakelarre». Azken bi urteotan, zirkozaurren diziplina arteko mugak haustearen eta dramaturgia eta eszenaratze modu berriak aztertzen dituzten proiektuak garatzearen aldeko apustua egin dugu. Esparru horretan sortu zen 2019an Iván tiempo ikuskizuna, dantza eta zirkua batzen dituen sorkuntza. Gaur egun, konpainia bere ekoizpen berrian murgilduta dago, hots, «Kr 3».
Informazio gehiago: Esteka 1

Zirkozaurre
"Zirkozaurrek 10 urte daramatza Artiach gaileta-fabrika zaharreko lehen solairuan dagoen industria-lokal batean lanean. 1.000 m2-ko azalera du, 3 solairutan banatuta, eta gehienez 9 m-ko altuera. Espazio moldakorra da, eta hainbat gune eta areto ditu. 9 m-ko zabalerako agertokia* 9 m-ko sakonera* 6 m-ko altuera, zurezko zorua eta linolioa. Entrenamendu-gela, 100m2 4-5m-ko altuerarekin eta zeramikazko zoruarekin eta 30m2, 2 cm-ko puzzle motako tatamiarekin bigundutako lurzorua. Aireko gela, 70m2 6 m-ko altuerarekin eta 4 arkupe (6 m-ko 2, 5 m-ko bat eta 4 m-ko garaiera duen bat), hainbat aire-diziplina lantzeko. Egoitzetarako ostatu-gunea. Komunak, aldagelak, gimnasioa, material-biltegia, bulegoak eta officea."
Informazio gehiago: Esteka 1

Zirkugintza Koop Elk Txikia
Sormen-praktikak babestea, formen, egituren eta kultura-edukiak ekoizteko moduen berrikuntza sustatuz, betiere sormena, ikerketa, esperimentazioa eta disziplinen arteko elkargunea sustatuz, bai artistikoki, bai produkzioaren kudeaketan. Arte eszenikoetarako berrikuntza eta ikerketa artistikoko jarduerak egitea, bai eta zirkuarekin eta beste diziplina artistiko batzuekin lotutako kirol- eta kultura-jarduerak ere, hala nola zirkua, musika, antzerkia edo dantza.

Zirkun Zirko
Zirkun Zirko konpainiak antzerkia, zirkua eta txotxongiloak lantzen dituen konpainia da.
Informazio gehiago: Esteka 1

Zirkun Zirko
Zirku Zirko eskola Getxon kokatzen da, Los Puentes 6 kalean. Eskola honek bi espazio desberdin eskeintzen dizkizu: bat zirkua jorratzeko eta beste bat, lurreko yoga zein airekoa lantzeko.
Informazio gehiago: Esteka 1

Zirkuola
Zirkuola lantegia Adunako zubitxiki industrialdean kokatua dago. Bertan zirku disziplina ezberdinak lantzeko aukera eskaintzen da ikastaroez gain. Zirku artista, zaletu eta amateurrei entrenamendu espazioa eta materialak eskuragarri jarri asmoz sortua. Entrenamendu librerako prestatutako espazioa instalazio egokituak aireko disziplinak lantzeko.

Zirkuola
Zirkuola zirkua eta arte eszenikoak euskaraz sustatzen dituen lantegia da. Diziplina ezberdinak ematean diren zirku eskola jarraia izateaz gain, aldizkako formakuntzak eskaintzen dira bertan. Baita zirkuaz familian gozatzeko aukera ere. Guztia, pedagogiari, didaktikari eta jakintzak euskaraz transmititzeari garrantzia emanaz eta berdintasun eta inklusioan oinarrituaz.